Alkatearen agurra

Ongi etorri danori Aulestiko Udalaren webgunera, web gune honetan gure herriari buruzko datu ezberdinak zein gure lanaren nondik norakoak ikusgai izango dozuez. Aulestiarrori udalean hartutako erabagien zein lanen barri emotea eta kanpokoori gure herria bisitatzeko beharrezkoa dozuen informazioa emotea da honen helburua.
 
Herritarren eta udalaren arteko komunikazioan bide bat da webgune hau, baina beste bide batzuk be erabiltea da gure helburua. Herritarrek erabagietan parte hartzea nahi dogu, zenbat eta gehiago egon erabagiguneetan, orduan eta hobeto erantzungo baideutsegue herritarren behar izanei.
 
Besterik gabe, ongi etorri eta agur bero bat.
Aulestiko Udala

Jone Antsotegi Jaio
Aulestiko Alkatea