Alkatearen agurra

Alkatea

Kaixo danori:

Gogoz eta ilusinoz sartu gara udal talde barria. Gure asmoa, orain arte moduan, Aulesti herri txiki baina bizia izaten jarraitzea da. Herritarrok konziente izan behar dogu Aulesti herri txikia izan arren, zelako izakerako herria dan. Aulestiarrok harro gagoz bertoko herritar izateagaz, mogimentu handiko herria daukagu, herri bizia, kultur eta kirol ekitaldi askogaz.

Zerbitzu mailan be, inguruko herri txikiek ez bezalako hainbat zerbitzu daukaguz: haur-eskola, gimnasioa...

Baina ezin geinke konformau eta gehiagora joatea da gure asmoa. Egoera ekonomiko larrian gagozala jakin arren, gure asmoa herria izakeraz orain arte lakoa izatea da eta daukaguzan zerbitzu eta ekintzei jagokenez, dagozanak mantendu eta hobetzea da helburua. Horretarako ba, gogor egingo deutsagu beharrari eta danon laguntzagaz lortuko dogulakoan gagoz.

Egoera politiko barri honen aurrean be ilusinoz beteta ikusten dogu herria. Azken hileotan gatazka politikoaren harira hainbat pausu emon dira, pausu tinkoak eta aldebakarrekoak.

Nahiz eta oraindino legez kanpoko partidu politikoak dagozan eta presoen egoera oso larria dan, gitxinaka-gitxinaka, euskal gizartearen inplikazino eta aktibazinoari esker, pertsonongan dago indarra egon be, lortuko dogu aurrera egitea eta espainiar gobernua inmobilismo egoera horretatik mogitzea.

Beraz, aulestiar izateaz eta euskal herritar izateaz harro egonik, jarraitu daigun gure herriarentzako onena egiten.

Mikel Ansotegi Jaio