Kokapena

Lea Ibarra osatzen duten udalerrietan handiena eta populatuena dugu Aulesti. Erdi Aroko Markina-Lekeitio bidearen erdialdean dago, eta Iluntzar eta Bedartzandi mendiek mugatzen dute herrigunea. Ez du Hiri izaerarik, modu horretan taxututako herria dugun arren. Aulesti elizatea da berez, egitura estu eta luzeko herrigune gotikoa da kontzeptuz, baina hiri balio handiena XVI. mendetik aurrera lortu zuen, elizak eta jauregiek herriko plaza itxuratu zutenean eta udaletxea eraiki zutenean. Herriguneak eta zazpi auzo nagusik osatzen dute udalerria. Hauexek dira auzoak: Goierri, Ibarrola, Narea, Malats, San Anton, Urriola eta Zubero.