Informazioa
Prozedura honen bidez interesdunak bere datuen aldaketa jakinarazten dio Udalari, Udalak bere datuak Bitartekarien Erregistroan zuzen ditzan.
Gogoratu Bitartekarien Erregistroak administrazioarekin harremanak dituzten pertsona fisiko eta juridiko guztien datuak gordetzen dituela. Pertsonen eta administrazioaren harremana kontratazio publikoaren bidez sortzen da eta kontratatutako ondasunak edo zerbitzuak emanez gauzatzen da.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Datuen aldaketa bermatzen duen dokumentazioa
- Nortasun-agiria
- Besteak
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.aulesti.eus webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Donibane enparantza, 1 Aulestin kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Aulesti Udaleko telefono honetara: 94 627 90 06.
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.