Informazioa
Prozedura honen bidez interesdunak eraispena egiteko lizentzia eskatuko dio Udalari.
Bere izaerarengatik, eraispen-lanak obra handien lizentziaren menpe daude, eraikuntza baten egitura aldatzen delako.
Eskabidea eta dagokion dokumentazioa aurkeztu ondoren prozedura hasi egingo da. Eskaera onartzen bada, interesdunak lizentziari dagozkion tasak ordaindu beharko ditu
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Oinarrizko eta exekuzio proiektua
- Nortasun-agiria
- Besteak
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.aulesti.eus webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Donibane enparantza, 1 Aulestin kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Aulesti Udaleko telefono honetara: 94 627 90 06.
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.