Informazioa
Izapide honen bidez interesdunek Azoka Txikian salmenta posturako baimena eskatuko dute.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Ordainagiria
- JEZ-en alta ematea frogatzen duen dokumentua
- Gizarte Segurantza ziurtagiria
- Ardura adierazpena
- Ibilgailuaren zirkulazio baimena
- Besteak
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.aulesti.eus webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Donibane enparantza, 1 Aulestin kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Aulesti Udaleko telefono honetara: 94 627 90 06.
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.