Informazioa
Izapide honen bidez interesdunek Arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistroan izena ematea eta animali horiek edukitzearen lizentzia eskatuko dute.
Euskal Autonomia Erkidegoan txakur-espezieak edukitzeari buruzko, uztailaren 1eko 101/2004 Dekretuaren I. Eranskinean, arriskutsuak izan daitezkeen txakur arrazak ezartzen dira, eta 2.Eranskinean, 1.Eranskinean agertzen ez diren arrazen artean arriskutsuak izan daitezkeen animalien ezaugarri berak dituzten animalien ezaugarriak ezartzen dira.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Animaliaren nortasun dokumentu ofiziala
- Gaitasun fisikoaren ziurtagiria
- Trebetasun fisikoaren ziurtapean
- Dagokioen erregistroan egindako animaliaren errolda ziurtagiria
- Aurrekari penalen ziurtagiria
- 50/1999 legeaz zigortua ez izanaren zin egindako adierazpena
- Potentzialki arriskutsuak izan liteken animalien edukitze lizentzia
- Menpekotasun mailaren erabakia, berrikuspena eskatzekotan
- Besteak
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.aulesti.eus webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Donibane enparantza, 1 Aulestin kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Aulesti Udaleko telefono honetara: 94 627 90 06.
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.