Udal erabagietan herritarren parte hartzeaz

Benetako demokrazia lau urtean behin bozkatzea baino gehiago da. Jenteak herriaren norabideaz berba egiteko aukera eta guneak izan behar ditu, herrigintzan inplikauta egotea herritarren eskubidea eta betebeharra dala uste dogu eta. Hori dala eta, Udaleko erabagiak be ahal dan neurrian, herritarren artean adostuta hartzea komenigarria da; Aulesti aulestiar danona dalako eta danoi jagokulako gure herrian hartzen diran erabagietan parte hartzea. Kexatzea eskubidea bada, parte hartzea betebeharra dalako.

Filosofia honi jarraitu izan jako Aulestin aurreko urteetan be, eta zentzu honetan hainbat modu izan doguz herritarrok udal gestinoan parte hartzeko. Nagusiena, hileko azken eguaztenetan iluntzeko 8etan egiten zan Plenoa. Bertan udal hautetsiez ganera auzo ordezkariak egoteak, herritarren beharrizanak zuzenean entzuteko eta eztabaidatzeko aukera eskaintzen baitau. Beste modu asko be badagoz herrian sortzen diran lan eta erabagietan parte hartzeko, baina orain arte dagozan bitartekoak ordenau eta barriak asmatu behar doguzala begitantzen jaku.

Udala arazoren bat dogunean erreklamazino gune izatetik, gune parte hartzaile izatera eroan behar dogu. Interes pertsonalen ganetik herriarentzako onena zer izango dan erabagitera. Beraz, herritarren parte hartzea erreztu eta bultzatzeko lan taldeak sortzea proposatzen dogu. Lan talde horreek lege baliorik ez daukien arren, udal ordezkariok batzorde horreetan adostutakoa Plenoan bozkatzera konprometitzen gara.

Hiru lan talde eratzea proposatzen dogu, udaletxean gehien tratetan diran gaiak multzokatuz:

Horrezaz ganera, Talde Motorra deiturikoa eratuko dogu. Berton, batzorde bakotxeko arduradunak alkartuko dira, eta koordinazino lana egingo dau.