Aulestiko jaiak

  • San Anton (urtarrilak 17) San Anton auzoko jaia da.
  • San Bizente (urtarrilak 22)
    Narea auzoko jaia da. Ospakizunak hurrengo zapatuan egiten dira. Egitarauaren barruan, meza, umeen olgetak, mus eta briska txapelketak, erromeriak, txokolatada...
  • San Blas (zezeilak 3)
    Elizatxuko jaia da San Blas eguna. Ospakizunak Goikokalen egiten dira. Egunean bertan meza emoten da ermitan, bedeinkazinoak... Ganerako ospakizunak hurrengo zapatuan egiten dira: umeen olgetak, trikitilariak, erromeria...
  • Inauteriak
    Orain dala urte gitxiko kontua da. Inauterietako domeka ospatzen da. Goizeko hamaikak inguruan fanfarriagaz kalejira izaten da, herri bazkaria, txerri-harrapaketa, mozorroak...
  • San Juan (bagilak 24)
    Herriko jai nagusiak dira. Egitarauaren barruan: San Juan suak, fanfarreak, erromeriak, ipuin-lehiaketa, herri-kirolak eta trikitilariak, briska txapelketa, pelota partidak...
  • Maria Magdalena (garagarrilak 22)
    Urriola auzoko jaia. Ospakizunak hurrengo zapatuan egiten dira. Egitarauaren barruan: meza, trikitilariak, tira-goma txapelketa, mus eta briska txapelketak, erromeria.
  • San Lorentzo (abuztuak 10)
    Zubero auzoko jaia. Egitarauaren barruan: meza, paella-txapelketa, auzokoen lehiak...
  • San Juan Burumoztua (abuztuak 29)
    Ibarrola auzoko jaia dogu hau. Ospakizunak baselizan egiten dira. Egitarauaren barruan: triatloia, mus-txapelketa, umeen jaia eta erromeria.
  • Santa Eufemi (irailak 16)
    Urregaraiko Santa Eufemi ermitan meza esateko ohitura dago. Hurrengo domekan bere meza izaten da eta ostean zelaitik baselizarainoko lasterketa egiten da, irrintzi txapelketa, erromeria, rock-jaialdia...
  • San Martin (azaroak 11)
    Malats auzoko jaia da. Hurrengo zapatuan egiten dira ospakizunak. Egitarauaren barruan: meza, umeen olgetak, mus eta briska txapelketak, erromeria...