Leku interesgarriak

Urregarai mendia

Mendi ikusgarria benetan, Santa Eufemi lez ere ezagutzen da. Paseoa gustuko duena, oinez joan daiteke Aulesti bertatik zein inguruetako herrietatik. Bertara iristean, mendi tontorrean ermitaren ondoan jarrita, ikusgarria da paisaia: Urdaibaiko itxasadarra, Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldea, Durango inguruko Mendiak zein Gipuzkoa guztiko mendirik handienak... deskribatu ezinekoa da, bertaratu eta ikusi beharrekoa.

Ibilaldi txikiagoa eginez joan nahi bada, kotxez asko hurbildu daiteke, Santa Eufemiko zelairaino hain zuzen ere, hortik 10-15 minutuko paseotxoa eginez heldu gaitezkeelarik tontorrera.

Gogoratu behar da baita ere, zelai horretan aurkitzen dela Atxagarai Aterpetxea, leku egokia familian zein koadrilan egun pasa egiteko. Udalak kudeatzen du aterpetxea eta modu onean gainera.

Santa Eufemi 1 Santa Eufemi 2 Santa Eufemi 3

Aulestiko parkea

Aulestiko parkea Gernika Ibilbidean dago. Leku lasai eta ederrean aurkitzen da, Lea errekaren ondoan. Bertan, errekan bainatu, eguzkia hartu, futbolean egin, mahaietan bazkaldu... Leku egokia da egun pasa egiteko. Oso lasaia izanik eta umeak jolasteko tokia dagoenez, leku egokia da umeekin joateko ere.

Aulestiko parkea 1 Aulestiko parkea 2

Lea Ibilbidea

Lea ibilbidea

Munitibarren hasi eta Mendexan bukatzen den ibilbide zoragarria da. Lea errekaren ondoan zehar, naturaz gozatu eta eguneroko burukominez ahazteko leku ezin hobea. Aulestiko herrian zehar igarotzen da kilometro luzez eta herrian bertan nahi beste sarrera daude ibilbidera. Oinez zein bizikletaz ibiltzeko ibilbide lasai eta ederra.

Lea ibilbidearen ondoan, Zetokiztik parkera bitartean, badago artea eta natura ustartzen diren gune bat, Aisureta gunea. Mikel Lertxundi eskultoreak egindako arte lanak daude bertan: airea, sua eta ura dira toki honetako aktore nagusiak.

Beste batzuk

Illunzar, Bedartzandi zein Motrollo bezalako mendiz inguratuta dago Aulesti. Oinez ibili zalea den edonork ondo pasatu eta paisaiz gozatzeko leku egokia da. BTTa praktikatzeko ere nahi beste pista daude.

  • Bizkaia Turismoa
  • Euskadi Turismoa
  • Euskalmet
  • Lea ibilbidea
  • Lea artibai Turismo