Euskara

Aulesti Lea ibaiaren ondoan kokatuta dagoen herri txiki euskalduna da, ia biztanleriaren %100 euskalduna da. Herrian giro euskalduna dago eta Udalak bere aldetik beti egin dau ahalegina herritarrei euskaraz bizitzeko aukera emoteko. Honen erakusle da, 1989ko maiatzaren 15ean Aulestiko Udalak onartutako "Euskararen Erabileraren Udal Ordenantza" (Pdf 56Kb), ordenantza honekin Udalak herritarrei honako hizkuntz eskubideak espresuki aitortu eutsezan:

  • Udalarekin eta bere menpeko Organismo ororekin ahozko edota idatzizko harremana euskaraz izateko eskubidea.
  • Udalak antolau, gestionau edo lagunduriko ikasketak oro euskarazko ereduetan egiteko eskubide zinezkoa.
  • Udalaren argitalpenak eta Udalak egunkari, aldizkari, irrati eta beste edozein komunikabideetan jakitera ematen dituen barri eta xedapenak oro euskaraz hartzeko eskubidea.
  • Udaleko edozein bileretan euskaraz jarduteko eskubidea.

Aulestiko Udala eta euskeraren arteko loturaren beste adierazle bat; UDAL EUSKALDUNEN MANKOMUNITATEAren partaide eta sortzaile izatea da. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA) 1991ko martiaren 16an sortu zan, Aulestigaz batera eskualdeko Munitibar eta Gizaburuaga be UEMAko sortzaile izan ziran. Mankomunitate honen helburuak:

  • Udalerri euskaldunetan herritarrek egiten duten bizitza sozial guztia, publikoa zein pribatua euskaraz izan dadin bideak urratzea.
  • Udalerri euskaldun guztiek bat eginik, euskara nagusi izango den lur-gunea osatzea.
  • Udalerri euskaldunen garapen sozio-ekonomikoa eta soziokulturala bultzatzea
  • UEMA