Torrezelai Kirolgunea

Torrezelai kirol-gunea frontoi atzen dago kokatuta, Gernika Ibilbidea kalean. Kirol-gunea erabili ahal izateko bazkidea izan behar da, sarrerako atea txartel bidez funtzionatzen du eta. Bazkide izateko kuota ordaindu behar da, hilerokoa, hiruhilabetekoa, seikoa edota urtekoa, bakarrekoa edota familiakoa, ... Informazioa udal idazkaritzan.

Kirol-gunea makina eta elementu desberdinez hornituta dago: bizikleta finkoak, ibiltzeko zinta, gorputzeko atal desberdinak lantzeko aparatuak, muskulazioa egitekoa, etab.

Kirolgunea