Udal Liburutegia

Helbidea: Donibane enparantza 1, 2. solairuan. 48380 Aulesti

Ordutegia: astelehenetik barikura,16:30etatik 20:00etara.
Ordutegi horretatik aparte liburutegia erabiltzeko premia izan ezkero, idazkaritzan egin eskabidea.

Eskaintza:

Egunkariak egunero: BERRIA eta HITZA.

Aldizkariak, euskaraz eta gazteleraz: ARGIA, NABARRA, BERTSOLARI, XIRIKA, CUERPOMENTE, CASAS AL DIA, VIAJES (National Geographic)

Liburuak kontsultarako: hiztegiak, entziklopediak, gai desberdinei dagokienak (filosofia, historia, geografia, filologia, arte ederrak, ...

Aisialdirako: eleberriak, ipuinak, bertsoak, poesia, komikiak, dvdak, bideoak, ...
Liburutegiak aukera ematen du dagoen material guztia erabiltzeko liburutegian bertan edota etxera eroanda maileguan.

Maileguan etxera materiala eroateko liburutegiko bazkide izan behar da. Bazkide egiteko fitxa bete behar da liburutegian bertan eta txartela eskuratu; txartel horrekin Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren barru dagoen edozein liburutegian hartu ahal da materiala maileguan.

Aulestiko ludoteka

Helbidea: Donibane enparantza 1, 3. solairuan. 48380 Aulesti

Ordutegia: Astelehenetik barikura, 16:30etatik 20:00etara. Abuztuan itxita.

KZgunea

KZgunea udal liburutegian dago kokatuta. Hiru ordenagailu eta inprimagailu bat dagoz herritarren eskura. Berau erabiltzeko ordutegia liburutegiaren ordutegi berdina da, astelehenetik barikura, arratsaldeko 4:30etatik 8:00etara. Goizez erabili nahi izan ezkero, giltza eskatu behar da idazkaritzan.

Monitorea egoten da hamabostero (oharra egoten da liburutegiko atean bisita egunak eta orduak zehazten)

  • Liburutegiak
  • KZgunea